Bihar, 10:30etik aurrera, liburu esperimental bat egingo dute Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. “Azken urteetan argazkilaritza digitalak izan duen gorakada ikusita eta kontuan izanda Busturialdean paperezko edizioetan dagoen gabezia, talde txiki bat sortzeko asmoa azaldu nahi dugu”, esan dute ekimenaren sortzaileek.
Etiketen Fitxategia | Astra
Apainketa tailerra hasiko dute gaur Astran
Barikuko jairako dena prest egon dadin, apainketa tailerra egingo dute asteon Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean. 17:00etatik 20:00etara ariko dira eraikina apaintzen, Astra 80ko hamarkadara eroateko. Eguaztenetik barikura bitartean, bestalde, mozorro tailerra egingo dute. Arropa eta osagari zaharrak eroateko eskatu dute, ideiak trukatzeko eta mozorroa sortzeko. Barikuan ileapaindegi eta makillaje tailerra egongo da.

Astrako parte hartze prozesua beste arloetara zabaldu beharko litzatekela dio ezker abertzaleak
Gernika-Lumoko ezker abertzaleak esan duenez, Astran emon den parte hartze prozesua beste zenbait arlora zabaltzea oso aberasgarria izango litzateke herriarentzat. Elkarlanari esker, Gernika-Lumoko eta inguruko biztanleen artean ilusioa piztu dela nabarmendu du ezker abertzaleak, eta horrenbestez, jarraitu beharreko norabidea dela deritzo. Urte luzeetako lanak emaitzak emon ditu ezker abertzaleko kideen ustez. Azken hamar urteetan herritarren [...]
Kopilotu ikastaro bat emongo dute Gernika-Lumon
Gernika Racing elkarteak kopilotu ikastaro baten parte hartzeko aukera emongo du, otsailaren hirugarren asteburuan. Hibai Bilbao elkarteko kideak jakinarazi duenez, ikastaroan parte hartzen dutenek gidari eta kopilotu profesionalen aholkuak entzuteko aukera izango dute. Hala, rallyen munduaz gehiago jakiteko aukera izango dute izena emoten duten kopilotuek. Bilbaoren berbetan, interesatuek izena emoteko aukera dute oraindik. Hain zuzen, [...]

Herriak emon dio arnasa Astra barriari
Astra eraikin barriztua arnasa hartzen hasi da barriro. Barrura sartzen den pertsona bakoitza oxigeno partikula bat da eta, azkenaldian, garai onenetan baino hobeto sentitzen da eraikina. Suntsiketa gune bat izatetik kultura gune izatera pasatu da, eta aldaketak on egin dio. Herriak inoiz baino gehiago maite du arma lantegi ohia, eta hala erakutsi du inaugurazio egitarauko [...]
Bihar aukeratuko du koordinadorak Astrarako behargina
Astra Koordinadorak eraikinean lan egingo duen behargina aukeratuko du bihar. Korrdinadorakoek jakinarazi dutenez, bost pertsona pasatu dira azken probara, eta bihar egingo dituzte elkarrizketak. Hain zuzen, 18:30etik aurrera egingo dut azken proba bos…
Auzolanerako deia egin du Astra Koordinadorak
Astra eraikin barriztua inaugurazio egunerako prest egoteko asmoagaz, Astra Koordinadorak auzolanerako deia egin du. Hain zuzen, hilaren 6an eta hilaren 8an batuko dira, oraindik lan asko falta baita egiteko.
Koordinadorakoek diotenez, eszenatokia, bar…
Jose Angel Etxaniz: “Lapurren antzera ibili ginen Astra barrutik paperak ateratzeko”
Jose Angel Etxaniz Txato (Gernika-Lumo, 1954) Gernikazarra Historia Taldeko kidea da. 1992tik darama herriaren memoria ahanzturatik berreskuratzeko ahalegina egiten, eta joan den martitzenean Talleres de Guernica-Astra. De la fabrica de armas a fabrica de creacion cultural liburua aurkeztu zuen, Gorka Perez arkitektoagaz batera. Etxanizek historiaren ikuspegitik aztertu du eraikina, eta Perezek arkitekturaren ikuspuntutik. Zelan erabaki zenuten eraikinari buruzko liburu bat idaztea? Betidanik izan dut gustuko Gernika-Lumoren historia industriala. Daliari buruzko lan bat egiten nenbilela, Talleres de Guernica enpresako jendearekin jarri nintzen harremanetan, eta dokumentazioa bilatzen hasi nintzen. 2005ean herriko gazteek eraikina okupatu zutenean, bestalde, historia zati hau kontatu behar nuela erabaki nuen. Izan be, liburuak ez du historia industrialaz bakarrik berba egiten. Gazteen okupazioa be landu dut. Zer kontatzen du liburuak? Liburuak Ricardo Bastidaren eraikina eta bertan burutu diren jarduerak ditu berbagai. Talleres de Guernicaren sorreran hasten da kontakizuna, eta eraikinaren egokitzapen lanekin amaitzen da. Bitarte horretako historia guztia emoten dut ezagutzera. Ataletan banatuta dago lana? Kronologiko egituratu dut. 1916 eta 1960 bitartean, Talleres de Guernicaren historia kontatzen dut. Gaur egun be lantegia zabalik dago Astraren ondoko eraikinetan eta, horrenbestez, interesgarria iruditu zitzaidan enpresaren iragana ezagutaraztea. Liburuaren bigarren zatian, bestalde, lantegiaren beherakada ekonomikoa, enpresaren itxiera eta hurrengo urteetako utzikeria kontatzen [...]
Auzolanerako deia egin du Astra Koordinadorak
Astra Koordinadorak auzolan eguna antolatu du biharko. Astra eraikina inauguratzeko hilabete eskas falta dela eta, datozen asteetan azken egokitzapenak egin gura ditu Koordinadorak, irekiera data behar bezala ospatzeko. Hala, bihar hasita, mailuak, bih…
Pertsona bat kontratatuko dute Astran lan egin dezan
Astra Koordinadorako kideek batzar irekietan adostu bezala, pertsona bat kontratatuko dute eraikin barriztuan lan egin dezan. Astra proiektua auzolanean oinarritu arren, koordinadorak bitartekari baten beharrizana dagoela ikusi du. Bitartekari horrek a…
Bilatu
Herriak
Zorion Agurrak
-
Zorionak!
Xabier Bengoa. Laster etxetik joateko adine! Ah, ta zelako pastela eingozu?Xabier Bengoa. Laster etxetik joateko adine! Ah, ta zelako pastela eingozu?http://busturialdea.hitza.info/files/2013/05/p016_p04-249x300.jpgZorionak!irakurri gehiago » -
ZORIXONAKKK!!!!AITXITXE!!!
Ondo paseu ta Tortillek txokora ahaztu barik,eh!!Ondo paseu ta Tortillek txokora ahaztu barik,eh!!http://busturialdea.hitza.info/files/2013/05/jpg1-225x300.ZORIXONAKKK!!!!AITXITXE!!!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Jon Fernandez posted an update 48 minutes ago
Ekintzaileen lege berriarekin, Espainiako zorretan bi milioi eurotik gora inbertitzen duten atzerritarrei egoiliar baimena emango die Madrilek, eta baita 500.000 eurotik gorako etxea erosten duten atzerritarrei ere.
-
Jon Fernandez posted an update 54 minutes ago
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du ekintzaileentzako lege berria. Besteak beste, aurrerantzean ekintzaileek ez diote zorrei euren ohiko etxearekin erantzun behar izango, eta BEZa faktura kobratutakoan ordaindu ahal izango dute. Baina autonomoen elkarteek gehiago eskatu diote Madrili: finantzazioaren eta kredituaren iturria zabaltzeko, eta…
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 46 minutes ago
Realean entrenatzaile dantzak jarraitu egiten du: Meho Kodro ez da izango Sanseko entrenatzailea datorren denboraldian. Klubean ez du segiko.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update 3 hours, 4 minutes ago
Harrigarria baina Espainiako Futbol Federazioko Apelazio Batzordeak ez du aintzat hartu Realaren helegitea, eta Carlos Velak ezingo du jokatu etzi Real Madrilen aurka. Cristiano Ronaldok bai, horrek bai.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 3 hours, 10 minutes ago
Bihar, printzipioz, 210 km-ko etapa jokatuko da Giroan, eta azken bi mendateak igoko dituzte: Tre Croci (2) eta Tre Cime di Lavaredo (1).













