Ostirala, 2013-05-24

Domekara bitartean, Arrain Azokan murgilduta izango da Bermeo

‘Adibidez’ lehiaketako sari bi irabazi ditu San Frantzisko ikastetxeak

Araia Agirre Bermeoko San Frantziskoko ikaslea eta Leire Olabarria ikastetxe bereko beste ikasle baten ama Bizkaiko ACEX proiektuaren barruko lehiaketan saritu dituzte. Adibidez izeneko lehiaketan, lehenengo kategorian lortu du saria Agirrek, eta nagusien kategorian Olabarriak. Azken bost urteetan saritu izan dituzte Bermeoko ikastetxeko lanak  lehiaketa horretan: iaz Edurne Bilbao gurasoarena eta Claudi Ucin ikaslearena, 2011n [...]

2012. urtean 18 saltoki zabaldu dituzte Bermeon eta Gernika-Lumon

Krisi ekonomikoak gizartearen esparru guztiak gogor kolpatu dituen arren, badira negozio barriak zabaltzeko beldurra uxatu eta bide barriak jorratzearen alde egin dutenak. Busturialdean, esaterako, 2012. urtean 18 saltoki barri zabaldu zituzten; zehazki, hamabi ireki zituzten Gernika-Lumon, eta sei Bermeon. Txanponaren beste aldean daude pertsiana behin betiko zarratu behar izan dutenak; Bermeon eta Gernika-Lumon, hiruna komertzio. [...]

Euskal Trainerilla Txapelketa jokatuko du Urdaibaik asteburuan

Urdaibaik Euskal Trainerilla Txapelketa jokatuko du asteburuan, Hondarribiako uretan. Bizkaiko Trainerilla Txapelketa irabazita, “gogotsu” ekingo diote erronka barria bertokoek. Jon Salsamendi entrenatzaileak azaldu duenez, “oso zaila izango da bandera irabaztea, baina esperantza apur bat daukagu”. Garaipena lortzeko, baina, Bizkaiko Txapelketan baino hobeto egin beharko dute arraunean, entrenatzailearen ustez. Haren berbetan, “akatsak zuzentzen gabiltza, bost talde [...]

Herri Babesako boluntarioek jasoko dute Hegaluze saria

Urteetan Bermeon eta Bermeorengandik egindako lana aintzatetsiko du aurtongo Hegaluze Sariak. Bermeoko Herri Babesari emotea erabaki dute epaimahaikideek, «horien ibilbideagatik eta taldea osatzen dutenek egiten duten lan boluntario eta isilagatik». 1983. urteko uholdeen ostean sortu zen Bermeoko Herri Babesa eta ordutik hona hainbat herritar izan dira boluntario lanak egiten. Horietako hiruk bakarrik jarraitu dute egun [...]

Ekainaren 9an egingo dute Bermeoko eliz eta ermiten martxa

Ohi legez bi ibilbide izango dira aukeran: betikue eta luzie. Bietarako derrigorrezkoa izango da aurretiaz izena emotea www.sollube707.com webgunean. Ekainaren 9an egingo dute Sollube 707 mendi taldeak antolatzen duen XIV. Bermeoko eliz eta ermiten martxa. Martxaren helburua Bermeoko eliz eta ermitak ibilbide bardinean lotzeko aukera eskaintzea da (Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike eta [...]

11.000 euro batu dituzte Bizkaiko motorzaleek sutean kaltetuentzako

Apirilaren 11n gertatutako suteak kaltetutako familiei laguntzea helburu, maiatzaren 1ean egun osoko jaialdi solidarioa antolatu zuten herriko Alde Zaharrean Bizkaiko motorzaleek. Jaialdi horri esker 10.992,42 euro bildu zituzten, horiek orain kaltetuen esku utziko dituzte. Bihar txekea emoteko bilduko dira sutea gertatu zen Nardiz Tar Jon kalean, 11:00etan. Bizkaiko motorzaleek Bermeoko rock taldeen eta alde zaharreko [...]

Lamera prestatzen hasi dira Arrain Azokarako

Gaur goizean hasi dira langileak lanean, barikuan hasiko den Arrain Azokarako dena prest egoteko. Hain zuzen be, enpresen eta erakunde desberdinen 20 salmahai izango dira ikusgai Lameran, eta horiek ipintzen hasi dira gaur langileak. Barikuan, 11:00etan zabalduko ditu ateak XIX. Arrain Azokak  eta sasoiko produktuak  izenburua izango du aurton; izan be, asoiko arrainak kontsumitzeak duen [...]

1963an jaiotakoak batuko ditu Erroxapek maiatzaren 31n

Urtero egin legez, Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak aurten 50 urte betetzen dituztenentzako jaia antolatu du, 1963. urtean jaiotakoentzat, hain zuzen be. Aurtengoa jaialdia antolatzen duten 17. urtea da, eta aurrekoetan egindakoarekin jarraituko dute. Maiatzaren 31n, barikuan, bilduko dira aurton 50 urte egiten dituzten horiek. Halan da guztiz be, joan gura duenak beharrezkoa izango du aurretiaz [...]

Bihar hasiko dira Adubidxe auzoaren etorkizuna zehazten

Zarragoitxi auzoarekin egin moduan, Adubidxerekin be herritarrekin batera zehaztuko du Bermeoko Udalak auzo horren etorkizuna eta horretarako hiru batzar egingo dituzte, bihar egingo dute lehenengo bilera. Parte hartzaileei lehenik eta behin, gune horretan historian zehar zer egon dena azalduko die. Ondoren, egun dagoena aztertuko dute eta azkenik momentuan Adubidxek dituen beharrei buruz eztabaidatuko dute. Horretarako [...]