Politika

Alternatibak, Aralarrek, EAk eta Ezker Abertzaleak euren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute Gernika-Lumon

2012/05/17
Nork

Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak aurkeztutako proposamen sozioekonomikoaren inguruan ariko dira gaur, Gernika-Lumon. Hain zuzen be, 19:00etan hasita, Iratxe Arriola eta Dani Meztu izango dira hizlari Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Azken hilabeteotan agerraldi eta mobilizazio ezberdinetan behin baino gehiagotan adierazi duten moduan, aipatu alderdi politikoek “ezinbestekoa” deritzote “egoera sozioekonomiko larri hau gainditzeko baliagarria izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Hitzaldiak, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Errigoitiko zinegotzi izandakoek prentsaurrekoa emongo dute gaur, udaletxe aurrean

2012/05/16
Nork

Gaur egungo Errigoitiko Udaleko zinegotziekin bat egin eta  Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen jarrera salatuko dute gaur aurreko agintaldietako zinegotziek. Hain zuzen be, zinegotzi ohiek prentsaurrekoa emongo dute gaur, 18:00etan udaletxe aurrean. Izan be, horien esanetan, “Madariagak alkate kargua hartu zuenaz geroztik egon da bere jarduna bidegabekeriaz beteta”.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Errigoiti, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Bertoko plazak jendez bete gura ditu Herrirak zapatuan

2012/05/16
Nork
Bertoko plazak jendez bete gura ditu Herrirak zapatuan

Euskal presoen eta iheslarien aldeko Herrira mugimenduak Euskal Herriko plaza guztiak jendez bete gura ditu zapatuan, eta Busturialdean, Lea Artibain eta Mutrikun be deialdiagaz bat egin dute herritarrek. Hala, Gozen Plazara lelopean bertoko hamasei herritako biztanleak aterako dira kalera, presoen eta iheslarien eskubideak errespeta daitezen eskatzeko. Mugimenduaren ustez, Espainiako eta Frantziako gobernuei «konponbidearen aldeko pausoak» [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Politika | Ez dago iruzkinik »

Parot doktrina ezarri diote Josune Onaindiari, espetxe zigorra 2022ra arte luzatuz

2012/05/15
Nork

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Josune Onaindia preso politiko muxikarrari 197/2006 sententzia aplikatzea erabaki du Audientzia Nazionalak; alegia, Parot doktrina deritzona ezartzea. Erabaki horren ondorioz,  hamar urtez luzatu diote kartzela zigorra Onaindiari; horrenbestez, 2022. urtean aterako da kalera muxikarra. 1992. urtean espetxeratu zuten Onaindia eta 2012ko ekainaren 9an zuen kalera irtetzekoa data. Gaur egun, Murtzian dago [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta

Madariaga Errigoitiko alkateak dimisioa aurkeztu dezan eskatu du Bizkaiko Bilduk

2012/05/15
Nork
Madariaga Errigoitiko alkateak dimisioa aurkeztu dezan eskatu du Bizkaiko Bilduk

Bizkaiko Bilduko ordezkariek Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak “dimisioa aurkeztu dezan” eskatu dute, iazko udal hauteskundeetako gertakarien arira. Bizkaiko Bilduko eta Errigoitiko Bilduko ordezkariek “barriro” salatu dute hauteskunde horietan alkateak “iruzur” egin zuela, jendea “legez kanpo” erroldatuz. Hala, Errigoiti bezalako herri baten 32 botok alkatetza aldatu dezaketela iritzita, iazko urrian kereila kriminala sartu zuen Bilduk, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Errigoiti, Herriak, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Goieaskoetxea espainiaratzeko baimena emon du Londresek

2012/05/04
Nork

Eneko Goieaskoetxea busturiarra espainiaratzeko baimena emon du Londresko Auzitegi Nagusiak, gaur. Hala, Westminsterko epaitegiak urtarrilean erabakitakoarekin bat egin dute Auzitegi Nagusiko epaileek. Horrez gain, Espainiako errege Juan Carlos Ia hiltzen saiatzearen delituagatik be epaitzeko baimena emon dute.  Westminsterko epaile Daphne Wickhamek Gogeaskoetxea espainiaratuz gero, Auzitegi Nazionalak delitu horregatik ezin izango lukeela epaitu ebatzi zuen, Kepa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta

Eneko Gogeaskoetxea Espainiaratzeko baimena eman du Londresek

2012/05/04
Nork

Londresko Auzitegi Nagusiak Eneko Gogeaskoetxea preso politikoa Espainiaratzeko baimena eman du gaur, defentsaren helegitea atzera bota ondoren. ETAko kidetzat jota, 2011ko uztailaren 7an atxilotu zuten, Cambridgen (Erresuma Batuan). 90eko hamarkadan egindako hamabost “terrorismo” delitu egozten dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak Gogeaskoetxeari, eta horiengatik eskatua zuen ustezko etakidea estraditatzea. Besteak beste, 1997ko urrian Bilbon Guggenheim museoaren inaugurazioan Juan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Politika | Iruzkinak ezgaituta

Errigoitik «duena baino alkate hobea» merezi duela salatu du Bilduk

2012/04/30
Nork

Errigoitik «duena baino alkate hobea» merezi duela salatu du Errigoitiko Bilduk, beste batez. Maiatzaren 21ean Iñaki Madariaga alkateak Gernika-Lumoko epaitegian deklaratu beharko du erroldatze faltsuen gaineko azalpenak emateko, eta, egun hori ailegatu bitartean, Bilduk hainbat ekintza egingo ditu alkatearen jarrera salatzeko. Maiatzaren 22an urte bete igaroko da azken udal hauteskundeak ospatu zirenetik, eta, data horren [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Errigoiti, Politika | Ez dago iruzkinik »

Suak eragindako agonia, oroimen kolektiboan gorde den minaren isla

2012/04/26
Nork

“Obra hau oroimen kolektiboan gordeta dagoen mina adierazteko gai izatea espero dut”. Nahi hori plazaratu du Nestor Basterretxea artista bermeotarrak gaur Gernika-Lumoko bonbardaketaren 75. urteurrenean, Suak eragindako agonia obraren inaugurazio ekitaldian. Bonbardaketaren lekuko izandako hainbaten aurrean, inguruan batutako gernikar askoren aurrean eta udal agintarien, Jaurlaritzako ordezkarien eta hainbat politikari ezagunen aurrean egin ditu adierazpenak Basterretxeak. 1937ko apirilaren 26 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Autodeterminazioa, bakerako bidea

2012/04/26
Nork

“Bakea da gure konpromisoa eta autodeterminazioarena da proposatzen dugun bidea”. Gernika 1937-2012 ekimenaren izenean Sabin Ibazetak irakurri du adierazpena, foru plazan. Bertan izan dira Flandriako eta Herrialde Katalanetako ordezkariak be. Bakea, askatasuna eta autodeterminazioa aldarrikatu dituzte horiek be. Independentziaren Aldeko Europako Taldeko hainbat delegaziok be parte hartuko dute gaurko ekitaldietan, duela 75 urte gertatu zena gogoan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Tuga Arratzu Urdaibai lasterketa irudietan

pnga_erakutsi-pl_ pnga_erakutsi-9-pl_ pnga_erakutsi-8-pl_ pnga_erakutsi-7-pl_ pnga_erakutsi-6-pl_ pnga_erakutsi-5-pl_ pnga_erakutsi-4-pl_ pnga_erakutsi-3-pl_ pnga_erakutsi-2-pl_ pnga_erakutsi-11-pl_ pnga_erakutsi-10-pl_ pnga_erakutsi-1-pl_

Bonbardaketaren 75. urteurrena (Gehigarri berezia)

Hemeroteka: Matxitxakoko bataila

Berriketan.info [RSS]

  • Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEuripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Ana [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta hauek irauten duten bitarteko  giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]