Kultura

Abian da ‘Kameratoia’ ikus-entzunezkoen Rallya, zortzigarren urtez

2012/05/15
Nork
Abian da ‘Kameratoia’  ikus-entzunezkoen Rallya, zortzigarren urtez

Zapatuan emon zioten hasiera Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyari Gernika-Lumon, zortzigarren urtez. Guztira, 40 gazte inguru parte hartzen ari dira aipatu lehiaketan, eta horiek Goitik behera gaitzat hartuta, etzira arte izango dute euren lanak aurkezteko aukera. Betibe, Gernika-Lumoko ezaugarriekin osatu beharko dituzte lanak; esaterako, Gernikako Arbola, Gernika Rugby Taldea, Astra… Gernika-Lumoko kultur etxeagaz batera antolatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ikus-entzunezkoak, Kultura, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta

Martxan da Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa

2012/05/15
Nork

Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko. Parte hartu gura duenak ekainaren 22ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, aurreko urteetan egin moduan ikusgai izango dira Nestor Basterretxea Aretoan. Parte-hartzaileek ekainaren 22a izango dute beren lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 20:00ak arte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

‘Ekipo HH’ taldea nagusitu da, Alkarregazen sormen lehiaketan

2012/05/14
Nork

Alkarregaz Gernika-Lumoko eta Busturialdeko ikastetxeetako guraso elkarteen elkarteak antolatutako sormen lehiaketak baditu saridunak. Hain zuzen be, Ekipo HH taldea, Nerea Martinez, Mallukiak taldea eta Irene Eiguren nagusitu dira aurtengo lehiaketan. Dena den, Malluki taldeak ez du saririk jaso; izan be, taldekideak ez ziren barikuan egindako sari banaketan agertu. Eman gabe geratu den sari horri dagozkion [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta

I. Kamiseta lehiaketa abiarazi dute Eakoek, Gazte Egunaren harira

2012/05/08
Nork

Bedaroako, Eako eta Natxituko Gazte Eguna antolatzen dabiltza herriko gazteak, eta horrekin batera, I. Kamiseta lehiaketa martxan jarri gura izan dute. Ekainaren 7ra arte du herritarrak burua nekatzeko eta Gazte Egunerako diseinu bat pentsatzeko. Gehienez, kolore edo tinta bi erabili ahalko ditu parte hartzaileak, eta kamisetan Bedaru, Ie eta Natxituko gazte eguna 2012 esaldia jarri [...]

Irakurri gehiago

Bidalita EA, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Maiatzaren 31ra arte eman ahal izango da izena udalaren musika eskolan

2012/05/08
Nork

2012-2013 ikaturterako izena emoteko epea zabalik dauka Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak. Jakinarazi dutenez, hilaren 31 izango da horretarako azken eguna. Dena den, egun horretatik aurrera be eman ahalko da izena, beti be, ikasgaietan plazak libre egonez gero. 4tik 6 urtera arteko umeek musika-tresna sinfonikoen (pianoa, klarinetea, zehar-flauta…), tresna folklorikoen (txistua, alboka, danbolina…) eta musika [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kultura, Musika | Iruzkinak ezgaituta

Gernika-Lumon ospatuko duten Ibilaldia 2014ko antolaketarako langilea behar du Seber Altubek

2012/05/02
Nork

2014. urtean, Ibilaldia Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia Gernika-Lumon ospatuko da, eta horren antolaketaren ardura Seber Altube Ikastolak hartuko du. Horretarako, 2013ko ekainetik 2014ko uztailera bitartean lan egiteko dinamizatzaile bat kontratatu beharko du. Lan horretarako izena emoteko epea zabalik dauka interesa duenak, ekainaren 22ra arte, Ikastolako zuzendaritzan. Aipatu dinamizatzailea 2014ko Ibialaldiko erreferentzia nagusia izango da; batez [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Lau herri, lau nazio… independentziarantz

2012/04/26
Nork

Autodeterminazioa eta independentzia lortzeko bidean elkartu diren bost pertsona dira Angel Oiarbide, Anne Arquee, Joan Vives, Steven Vergauwen eta Christopher White. Estaturik gabeko nazioetako ordezkari independentistak dira, hain zuzen be. Euskal Herriaren, Kataluniaren, Flandriaren eta Eskoziaren autodeterminazio eskubidea gauzatzea eta herrialde horiek independentzia lortzea da euren asmoa. Hala adierazi zuten, behintzat, herenegun Gernika-Lumon egindako mahai-inguruan. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Suak eragindako agonia, oroimen kolektiboan gorde den minaren isla

2012/04/26
Nork

“Obra hau oroimen kolektiboan gordeta dagoen mina adierazteko gai izatea espero dut”. Nahi hori plazaratu du Nestor Basterretxea artista bermeotarrak gaur Gernika-Lumoko bonbardaketaren 75. urteurrenean, Suak eragindako agonia obraren inaugurazio ekitaldian. Bonbardaketaren lekuko izandako hainbaten aurrean, inguruan batutako gernikar askoren aurrean eta udal agintarien, Jaurlaritzako ordezkarien eta hainbat politikari ezagunen aurrean egin ditu adierazpenak Basterretxeak. 1937ko apirilaren 26 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kultura, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Herritarren partaidetzarekin landu gura dute Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

2012/04/26
Nork
Herritarren partaidetzarekin landu gura dute Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Bermeoko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko aldi barriari ekingo dio. Aurton datozen bost urteetarako plangintza barria lantzen hasiko da eta prozesu hori herritarrekin batera landu gura du. Horretarako, lan-mahai desberdinak antolatu dituzte eta datozen egunetan hasiko dituzte bilerak. Euskara sailetik adierazi legez, «orain arte egindako ibilbidearen kontzientzia hartu, emondako aurrepausoak aztertu, hutsuneak eta hobetzekoak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Apirileko Feria antolatu du Txo Sevillak astebururako

2012/04/26
Nork
Apirileko Feria antolatu du Txo Sevillak astebururako

Sevilla (Andaluzia, Espainia) aldera jauzi bat egiteko aukera eskainiko du asteburuan, beste behin, Bermeoko Txo Sevilla taldeak. Izan be, Apirileko Feria antolatu du zapaturako eta domekarako. Urte guztietan egin bezala, aurten be, Sollubeko Cannon erretegiaren aurrean ipiniko dute karpa handi bat eta bertan eta inguruko zelaietan egingo dituzte bi egunetarako prestatu dituzten jarduerak. Bertara hurbiltzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Tuga Arratzu Urdaibai lasterketa irudietan

pnga_erakutsi-pl_ pnga_erakutsi-9-pl_ pnga_erakutsi-8-pl_ pnga_erakutsi-7-pl_ pnga_erakutsi-6-pl_ pnga_erakutsi-5-pl_ pnga_erakutsi-4-pl_ pnga_erakutsi-3-pl_ pnga_erakutsi-2-pl_ pnga_erakutsi-11-pl_ pnga_erakutsi-10-pl_ pnga_erakutsi-1-pl_

Bonbardaketaren 75. urteurrena (Gehigarri berezia)

Hemeroteka: Matxitxakoko bataila

Berriketan.info [RSS]

  • Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEuripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Ana [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta hauek irauten duten bitarteko  giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]