Kirola

Bermeoko txirrindularitza eskola martxan da barriro

2012/05/17
Nork

Txirrindulari eskola prest da barriro martxan hasteko. Hamahiru urtetan desagertuta egon ondoren, orduan jubenilen kategorian ibilitako zenbait lagunek ipini dute barriro martxan. Ilusio handiarekin hasi direla dio Pedro Bilbao txirrindulari eskolako presidenteordeak. Zortzi pertsona dabiltza lanean, baina antzina federatutakoen «laguntza handia» be badute. «Talde polita gara gauzak ondo egiteko eta ilusio handiarekin hasi gara, gainera». [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Bilboko triatloia irabazi gura du Elgezabalek

2012/05/17
Nork
Bilboko triatloia irabazi gura du Elgezabalek

Elgezabal duela urte beteko lasterketan Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak Bilboko proba lehiatuko du bihar, duela urte beteko garaipena errepikatzeko helburuagaz. Elgezabalek jakinarazi duenez, denboraldi hasieran baino “sasoi forma hobean” dago, eta horrenbestez, datozen lasterketetan “aurreko postuetan” ibiltzea espero du. Hala, 14:20etik aurrera, denboraldiko lehenengo garaipena lortzen ahaleginduko da gernikarra. Bilboko ironman erdira “gogotsu” heltzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Gernika KESBeko zazpi kidek Nazioen Txapelketa jokatuko dute

2012/05/17
Nork

Euskadiko selekzioak Nazioen Txapelketa jokatuko du Noian (Galiza), eta bertan, Gernika KESBeko zazpi kide izango dira: Izaskun Garcia, Judith Monasterio, Nerea Moreno eta Maite Goiriena jokalariak, Mario Lopez entrenatzailea, Naia Fernandez delegatua, eta Jone Candina fisioterapeuta. Txapelketaren lehenengo partida gaur jokatuko dute Galizaren kontra, eta zapatuan, bestalde, Kataluniako taldearen kontra jokatuko dute. Lopez entrenatzaileak lehenengo [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Herriarteko txapelketaren kanporaketa jokatuko du Arkupek, etzi

2012/05/17
Nork

Arkupe Pilota Taldeak Bizkaiko herriarteko txapelketaren kanporaketa bat jokatuko du etzi. Hain zuzen, kanporaketaren bueltako jardunaldia jokatuko dute gernikarrek, 18:00etatik aurrera. Joaneko jardunaldian, bertokoak 3-0 nagusitu ziren kadeteen, gazteen eta nagusien partidak irabazita. Hala, ezustekorik gertatu ezean, Santanapen kanporaketa gainditu beharko lukete bertokoek. Kadeteen mailan, Etxebarriak eta Esainek parte hartuko dute gernikarren partetik. Gazteen mailan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Bi jardunaldiren faltan Bermeok hiru puntura du Ohorezko Mailako liderra

2012/05/17
Nork

Ohorezko Mailako liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, Bermeok hiru puntura du Getxo liderra. Hala, Getxok azken bi partidetatik bat galduz gero, bertokoek liga irabazteko aukera izango lukete. Liga irabazteko lehenengo pausoa Derion emon beharko du Bermeok, etzi. Hain zuzen, ligako bederatzigarren sailkatuaren kontra jokatuko du, 17:00etatik aurrera. Getxok, bestalde, ligako Santurtzi bederatzigarren sailkatuaren kontra jokatuko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Urdaibaikoek denboraldia borobildu gura dute Kopa titulua irabazita

2012/05/17
Nork
Urdaibaikoek denboraldia borobildu gura dute Kopa titulua irabazita

Finalaurrekoetako partidaren momentu bat Urdaibai eskubaloi taldeak etzi jokatuko du Bizkaiko Kopako finala. Bertokoek denboraldi edarra egin dute, eta asteburuan irabaziz gero, gizonezkoen nagusiek denboraldiko bigarren titulua irabaziko lukete. Norgehiagoka 10:00etan hasiko da Leioako Gaztelueta ikastetxean, eta aurkaria Erandioko lehenengo taldea izango da. Erandiokoek hirugarren postuan amaitu dute Bizkaiko A mailako liga, eta horrenbestez, partida [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Herriak, Kirola, Mundaka | Iruzkinak ezgaituta

Idi proba saioa egin dute Muruetan

2012/05/16
Nork
Idi proba saioa egin dute Muruetan

Herri kirol zaleek edarto pasatzeko aukera izan zuten atzo. San Isidro jaietako egitarauaren barruan, Muruetan idi proba saioa antolatu zuten, eta hainbat jende batu zen idien arteko lehia ikusten. Muruetara bertaratutakoek Kamiñoko Erretegiaren (Murueta), Iturbe Anaien (Parisi) eta Elorretaren (Lumo) idi pareen arteko lehiagaz gozatzeko aukera izan zuten. San Isidro eguna amaitzeko, bestalde, muruetan bildutakoek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Herriak, Kirola, Murueta | Iruzkinak ezgaituta

Larragora lehenengo igoera egingo dute ekainaren 9an

2012/05/16
Nork

Busturiko Txirrindulari Taldeak eta Busturiko Udalak Larragora lehenengo igoera antolatu dute ekainaren 9rako. Bakarkako erlojupeko proba izango da. Aurretiaz izena emotea beharrezkoa da; izan be, izena emoten duten lehenengo 100 lagunentzako lekua baino ez da egongo. Altamiratik hasi eta Larragora arteko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaileek. Antolatzaileen esanetan, 3,2 kilometroko ibilbidea da hori. Lehenengo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Eliz eta ermiten martxarako izen emotea zabalik da

2012/05/16
Nork

Sollube 707 Mendi Taldeak antolatzen duen eliz eta ermiten martxarako izen emote epea zabalik da jada. Parte hartu gura duen orok ekainaren 1a baino lehen emon beharko du izena www.zirkuitua.com webgunean. Aurtengoa taldeak antolatzen duen XIII. martxa da. Aurten be bi ibilbide egin ahalko dituzte parte hartzaileek ekainaren 10ean. Betikue deritzonak 31 kilometro ditu eta Luziek , bestetik, 47 kilometro. Azken hori Euskal [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Bizkaiko saskibaloi txapelketa irabazi du kadeteen taldeak

2012/05/14
Nork
Bizkaiko saskibaloi txapelketa irabazi du kadeteen taldeak

Jokalariak Bizkaiko txapeldunaren garaikurragaz Auka Bidaiak Gernika saskibaloi taldeak Bizkaiko Txapelketa irabazi du, kadeteen mailan. Lauko finaleko hiru partidak irabazita, bertokoak nagusitasunez irabazi zuten Bizkaiko talde onenaren garaikurra. Bertokoek aparteko maila emon zuten, eta azkenengo partida jokatu aurretik bihurtu ziren txapeldun. Lehenengo partidan, Tabirakoren bigarren taldea hartu zuten menpean bertokoek. Urduritasuna albo batera utzita, gernikarrek [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Tuga Arratzu Urdaibai lasterketa irudietan

pnga_erakutsi-pl_ pnga_erakutsi-9-pl_ pnga_erakutsi-8-pl_ pnga_erakutsi-7-pl_ pnga_erakutsi-6-pl_ pnga_erakutsi-5-pl_ pnga_erakutsi-4-pl_ pnga_erakutsi-3-pl_ pnga_erakutsi-2-pl_ pnga_erakutsi-11-pl_ pnga_erakutsi-10-pl_ pnga_erakutsi-1-pl_

Bonbardaketaren 75. urteurrena (Gehigarri berezia)

Hemeroteka: Matxitxakoko bataila

Berriketan.info [RSS]

  • Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaEuripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Ana [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta hauek irauten duten bitarteko  giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]