Gizartea

Abian da ‘Denon artean Bermeo garbi-garbi’ kanpaina

2012/05/17
Nork
Abian da ‘Denon artean Bermeo garbi-garbi’ kanpaina

Birziklatzearen nazioarteko egunean aurkeztu du Bermeoko Udalak Denon artean Bermeo garbi-garbi kanpaina . Kanpaina abiarazteko herriko elkarte desberdinen laguntza izan du Udalak. Herritarren inplikazioa, gainera, beharrezkoa dela aipatu dute herria garbi mantentzeko. Gaur goizean egin dute aurkezpena Gizarte eta Kultura etxean. Bertonek, Azokako Saltzaileen Elkarteak, Haitz Nagusijek, Herriko Ostalaritza establezimenduek, Itsuki irratiak, eskola agenda 21eko ordezkariek eta Turismo Aktiboko enpresek [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Errigoitiko zinegotzi izandakoek prentsaurrekoa emongo dute gaur, udaletxe aurrean

2012/05/16
Nork

Gaur egungo Errigoitiko Udaleko zinegotziekin bat egin eta  Iñaki Madariaga Errigoitiko alkatearen jarrera salatuko dute gaur aurreko agintaldietako zinegotziek. Hain zuzen be, zinegotzi ohiek prentsaurrekoa emongo dute gaur, 18:00etan udaletxe aurrean. Izan be, horien esanetan, “Madariagak alkate kargua hartu zuenaz geroztik egon da bere jarduna bidegabekeriaz beteta”.

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Errigoiti, Gizartea, Politika | Iruzkinak ezgaituta

Martxan da Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa

2012/05/15
Nork

Aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da dagoeneko. Parte hartu gura duenak ekainaren 22ra arte izango du kartela aurkezteko aukera. Jasotako lan guztiak, ondoren, aurreko urteetan egin moduan ikusgai izango dira Nestor Basterretxea Aretoan. Parte-hartzaileek ekainaren 22a izango dute beren lanak aurkezteko azken eguna. Egun horretan, 20:00ak arte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Bermeo eta Izaro abesbatzentzat izango da aurtengo Hegaluze saria

2012/05/11
Nork
Bermeo eta Izaro abesbatzentzat izango da aurtengo Hegaluze saria

Bermeoko bi abesbatzek, Izarok eta Bermeok jasoko dute aurtengo Hegaluze saria. Sari banaketa ekitaldia datorren barikuan, hilaren 18an izango da 13:30ean Nestor Basterretxea aretoan. Ekitaldi hori gaur goizean aurkeztu duten XVIII. Arrain Azokaren baitan dago. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta kontserba enpresetako ordezkariek egin dute aurkezpen ekitaldia Arrantzaleen Museoan. 1912an Bermeon gertatutako galernaren mendeurrena ospatzen [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Gastuak murrizte aldera, egokitzapenak egingo dituzte Ajangizko argiteri sarean

2012/05/09
Nork
Gastuak murrizte aldera, egokitzapenak egingo dituzte Ajangizko argiteri sarean

Mendieta auzotik Argena auzora bitartean dauden farolak Udaletxearen gastuak murrizte aldera, Ajangizko Udalak herriko “argiteri sarean egokitzapenak” egitea erabaki du. Mikel Ander Zubizarreta alkateak azaldu duenez, herriko “farola guztietako argiak” aldatuko dituzte, eta neurri horregaz, “diru asko” aurreztea espero dute. Argiztapen sarean aldaketa horiek egiteko 43.000 euroko aurrekontua darabil udalak, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren %80ko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ajangiz, Gizartea, Herriak | Iruzkinak ezgaituta

Gernika-Lumoko IAk mobilizatzera deitu ditu ikasleak

2012/05/09
Nork

Ikasle Abertzaleak Gazte Antolakundeak (IA) mobilizazio eguna deitu du gaurko, eta Gernika-Lumoko IAk be mobilizazioetan parte hartzera deitu ditu herriko ikasleak. Jose Igancio Wert Espainiako Ministroak iragarri zituen murrizketen aurrean, «tinko eutsi» behar dela nabarmendu dute IAko ordezkariek. Hala, goizean eta arratsaldean egingo dute protesta Gernika-Lumoko ikasleek. 09:30ean institutuko ikasleek geldialdia egingo dute murrizketen aurka [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen zozketarako onartuen zerrendak kaleratu dituzte

2012/05/08
Nork

Gernika-Lumoko Santa Luziako babes ofizialeko 52 etxebizitzen esleipen prozesuan parte hartzeko onartuen eta ez-onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Babestuak Esleitzeko Zerbitzu Publikoak. Maiatzaren 26ra bitartean izango dira ikusgai Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuan (Bilbo), eta baita Etxebideren webgunean (www.etxebide.euskadi.net) be. Etxebizitza horietatik 21 gazteentzako izango dira; beste hiru, egokituak, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Gizartea, Ingurumena | Iruzkinak ezgaituta

Bird Centerrek boluntarioak eskatu ditu ikerketa bat egiteko

2012/05/08
Nork

Bizkaian eta bereziki Urdaibaiko Biosfera Erreserban eta inguruan Antzandobi arruntaren (Lanius collurio) eraztunketa eta geolokalizadore bidezko markaketa kanpaina egingo du Urdaibai Bird Centerrek (Aranzadi Zientzia Elkarteak), espezie horren ugaltze-populazioaren dinamika jarraitzeko eta Europa ekialdeko beste lurralde batzuekin duen konektibitatea aztertzeko helburuagaz. Ikerketa horretarako, baina, boluntarioak behar ditu Gautegiz Arteagan dagoen zentroak. Alde batetik, espezie hori [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »

Maiatzaren 31ra arte eman ahal izango da izena udalaren musika eskolan

2012/05/08
Nork

2012-2013 ikaturterako izena emoteko epea zabalik dauka Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak. Jakinarazi dutenez, hilaren 31 izango da horretarako azken eguna. Dena den, egun horretatik aurrera be eman ahalko da izena, beti be, ikasgaietan plazak libre egonez gero. 4tik 6 urtera arteko umeek musika-tresna sinfonikoen (pianoa, klarinetea, zehar-flauta…), tresna folklorikoen (txistua, alboka, danbolina…) eta musika [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Kultura, Musika | Iruzkinak ezgaituta

Hezkuntza sistema euskaldunaren aldeko kanpaina jarriko dute martxan

2012/05/08
Nork

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak eta Ikasle Abertzaleak gazte taldeak antolatuta, datozen egunetan hezkuntza sistema euskaldun baten aldeko kanpaina berezi bat ikusteko aukera izango dute gernikarrek. Antolatzaileek azaldu dutenez, gaur egungo hezkuntza sitemaren eta euskararen egoeraren barri emongo dute, herriko zenbait gunetan panel informatiboak jarriz. Atzo jarri zuten martxan kanpaina, eta “laupabost egunetan” aterako dituzte kalera [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Tuga Arratzu Urdaibai lasterketa irudietan

pnga_erakutsi-pl_ pnga_erakutsi-9-pl_ pnga_erakutsi-8-pl_ pnga_erakutsi-7-pl_ pnga_erakutsi-6-pl_ pnga_erakutsi-5-pl_ pnga_erakutsi-4-pl_ pnga_erakutsi-3-pl_ pnga_erakutsi-2-pl_ pnga_erakutsi-11-pl_ pnga_erakutsi-10-pl_ pnga_erakutsi-1-pl_

Bonbardaketaren 75. urteurrena (Gehigarri berezia)

Hemeroteka: Matxitxakoko bataila

Berriketan.info [RSS]

  • Bermeoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eguraldiak baldintzatuta hasi da Arrain Azoka gunean   duela 10 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaEuripean baina Arrain Azoka zabalik da jada. 11:00etan erakustokiak ireki dituzten arren, 12:30etan egin dute zinta mozketa. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak inauguratu du Bermeoko XVIII. Arrain Azoka. Alkatearekin batera izan dira, besteak beste, Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak, Amaia Barrena Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariak, Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendariak eta Ana [...]


  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta hauek irauten duten bitarteko  giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]