Aisia

Txanda bitan egingo dituzte aurten be udaleku irekiak, uztailean

2012/05/15
Nork

Bermeoko Udalak, beste behin be, martxan ipini ditu udako udaleku irekiak uztailerako. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak dira eta txanda bitan egingo dituztela jakinarazi dute. Txanda bakoitzean, gehienez, 50 umek parte hartu ahal izango dute. Aurtengo udalekuetan parte hartu gura duenak ekainaren 4tik 8ra bitartean emon beharko du izena Gazte Informazio Zerbitzuak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia | Iruzkinak ezgaituta

Marrazki lehiaketaren izen emotea hilaren 15ean zarratuko dute

2012/05/09
Nork

Muxikako Udalak herriko gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa bat antolatu du, eta izena emoteko epea hilaren 15ean zarratuko dute. Lehiaketa bi eta hemezortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Zubietaerrota eraikineko liburutegian aurkeztu beharko dituzte lanak interesatuek. Antolatzaileek sei mailatan banatuko dituzte parte hartzaileak, eta marrazkia egiteko ez dute gairik jarri. Hala, artista gazteek gura duten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia, Ekitaldiak, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta

Domekan egingo dute Ereñoko lehenengo mendi martxa

2012/05/09
Nork

Mendizaleek Ereño ezagutzeko aukera paregabea izango dute domekan, Ereñoko lehenengo mendi martxan. Izena aurretiaz emoteko epea zarratu dute dagoeneko, baina probaren egunean be izena emoteko aukera izango dute interesatuek, gehinezko parte hartzaile kopurua gainditu ezean. Ibilbide luzeari 08:30ean emongo diote hasiera Arita Berri jatetxearen ondotik, eta ibilbide laburraean parte hartu gura dutenek, bestalde, 10:00etan hasiko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Herriak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

DYAren gazte kanpamentuan izena emoteko epea zabaldu dute

2012/04/17
Nork

DYA errepidean laguntza emoteko elkarteak, gazteentzako kanpamentu bat antolatu du bigarren urtez jarraian, eta aurten be Gernika-Lumoko aterpetxea izango da izena emoten dutenen egoitza. Kanpamentua bederatzi eta hamabi urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta ekainaren 25etik 30era batuko dira izena emoten dutenek. DYAtik jakinarazi dutenez, kanpamentuaren helburua nagusia, gazteenen artean “elkartasuna eta adiskidetza” bezalako jarrerak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia | Iruzkinak ezgaituta

Adinekoen briska txapelketa antolatu dute Busturin

2012/04/04
Nork

Busturiko adinekoek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute hilaren 12an. Herriko kultura batzordeak antolatuta, Briska Txapelketa baten parte hartzeko aukera izango dute. Adinekoen briska txapelketa 17:00etan hasiko da, baina parte hartu gura dutenek izena emon beharko dute. Hala, San Cristobal auzoko hirugarren adinekoen lokalean egon beharko dute txapelketa jokatu gura dutenek, 16:30ak aldera. Aurten hamabigarrenbiderrez [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia | Iruzkinak ezgaituta

Mendatako gazteak sagardotegira joango dira hilaren 14an

2012/04/04
Nork

Mendatako gazteak Zeraingo Oiharte Sagardotegira joango dira hilaren 14an. Udaletik jakinarazi dutenez, izena emoteko epea hilaren 11an zarratuko dute, eta izena emon gura dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Udaletxera edota Idatze Etxera deituz emon dezakete izena interesatuek. Autobusa 09:00etan irtengo da Mendatatik, eta 11:00etan sagardotegira heldu dira parte hartzaileak. Ostean, bazkaria jango dute Ostatu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Mendata | Iruzkinak ezgaituta

Lekualdatzea egin arte ludotekak behin-behineko neurriak hartuko ditu

2012/03/15
Nork

Batzokiaren azpian izango duten ludoteka berrira aldatu arte, ludoteka zerbitzuaren arduradunek, «balorazio sakona» egin ostean, behin-behineko neurriak hartzea erabaki dute. Izan be, ludoteka tresna pedagogiko eta hezkuntza baliabide gisa erabiltzea oztopatzen duten zailtasunak eta mugak hauteman dituzte. Ludoteka baten helburu garrantzitsuena umearen garapen prozesua lantzea dela diote. Horregatik, gaur egun dagoen arazoarekin, Mundakako ludotekan helburu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Mundaka | Iruzkinak ezgaituta

Aisialdiko zuzendari ikastaroa egiteko aukera emongo dute Ajangizen

2012/02/28
Nork

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak aisialdiko zuzendari ikastaro baten parte hartzeko aukera emongo du, martxotik aurrera. Ikastaroa Ajangizko Lurraska Ingurugiro Zentroagaz elkarlanean emongo dute, eta horrenbestez, klaseak han emongo dituzte izena emoten dutenek. Ikastaroa martxoaren 16tik maiatzaren 5era bitartean emongo dute Urtxintxa eskolako kideek. Izena emoteko epea otsailean zabaldu zuten, baina oraindik, izena emoteko aukera dute interesatuek. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia | Iruzkinak ezgaituta

Zapatuan egingo du Berbalagunek otsaileko mendi irteera, Fruizera

2012/02/22
Nork
Zapatuan egingo du Berbalagunek otsaileko mendi irteera, Fruizera

Urtarrilean Ereñozarrera joan ziren Berbalagunekoak   Otsaileko mendi irteera Fruizera egingo du Gernika-Lumoko Berbalagunek. Zapatu honetan joango dira, eta 09:00etan ipini dute hitzordua, udaletxe aurrean. Oraingoan 15 kilometroko mendi ibilbidea egingo dute. Zapatuko mendi irteeran parte hartu gura duenak AEK-k Gernika-Lumon dituen bulegoetan edo udal euskaltegian emon beharko du izena.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia | Iruzkinak ezgaituta

Kalejiran urten dira Bermeoko ikastetxeetako gazteak

2012/02/21
Nork
Kalejiran urten dira Bermeoko ikastetxeetako gazteak

Bermeoko ikastetxeetako gazteak kalejiran urten dira, herriko kaleetatik. 11:00etan hasita, eguerdira arte egin dute kalejira, eta ostean, Lameran batu dira ikasleak. Han musikagaz dantza egiteko aukera izan dute batutakoek.  

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Aisia, Argazki galeriak | Iruzkinak ezgaituta

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Tuga Arratzu Urdaibai lasterketa irudietan

pnga_erakutsi-pl_ pnga_erakutsi-9-pl_ pnga_erakutsi-8-pl_ pnga_erakutsi-7-pl_ pnga_erakutsi-6-pl_ pnga_erakutsi-5-pl_ pnga_erakutsi-4-pl_ pnga_erakutsi-3-pl_ pnga_erakutsi-2-pl_ pnga_erakutsi-11-pl_ pnga_erakutsi-10-pl_ pnga_erakutsi-1-pl_

Bonbardaketaren 75. urteurrena (Gehigarri berezia)

Hemeroteka: Matxitxakoko bataila

Berriketan.info [RSS]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kateako jaiak. Gaurko ekitaldiak (ostirala) gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    17:30: Haur eta gazteentzako merienda, frontoian. Elatzeta ikastetxeko Gurasoen Elkarteak antolatuta. 18:00: Xalto eta Brinko pailazoen emanldia, frontoian. 19:00: Kalejira auzoko kaleetan barrena, elizatik abiatuta. Buruhandiek eta Los Pasai txarangak parte hartuko dute. Ordu berean, Landetza eta Beti Gazte elkarteen arteko lagunarteko futbol partida, Ugalde-Katea zelaian. 21:00: Kuadrilen arteko afaria, ikastetxeko arkupeetan. 23:00: Dantzaldia, DJ [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaOrdiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokan izeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko [...]


  • Mikel Goñi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Amarako jaietarako kartel eta pegatina lehiaketa antolatu dute gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Amarako jai batzordeak kartel eta pegatinen lehen lehiaketa antolatu du, festak iragartzeko eta hauek irauten duten bitarteko  giroa areagotzeko. Baldintza gutxi jarri dituzte lanak osatzeko. Karteletan “Amarako Jaiak 2012″ eta jaien datak, “uztailak 27,28,29, 30 eta 31″ atera behar dira. Pegatinen kasuan, berriz, “Amarako Jaiak 2012″ testua azalduko da. Batzordeak berak txertatuko ditu beharrezko logoak [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Talka eta talkak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi) gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Igaro da marejada, igaro da olatualdia. Iragan asteburuan, Olatu Talka dela eta, hainbat ekimenetan murgildurik ibili gara Gipuzkoako hainbat bazterretako artistak. Aitzakia Donostia 2016an Europako hiriburu kulturala izango dela, eta beraz, beronen aldeko aldarria egiteko aukera paregabea izan da. Ez dizuet ukatuko sentimendu gazi-gezak sortarazten dizkidala hiriburutartasun honek, eta duela urte pare bat saltsa horretan ni [...]


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Eztena antolatzen hasiko dira gaurtik gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Eztena antzerki jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 13tik 17ra, eta jaialdi hori antolatzen duen Mikelazulo kultur elkarteak lantaldeak sortu ditu hori antolatzen hasteko. Hiru dira: Sortzaileak, Antolatzaile-programatzaileak eta Ikusleak. Eztena parte hartzailea sortu nahi du, eta herritarrak animatu ditu joatera.

    Hala, lehen bilera gaur egingo dute, 19:00etatik aurrera, Niessen kulturguneko auditoriumean.