Udal langileen zerrendan 2008an egindako aldaketa baliorik barik utzi du epaitegiak

2012/01/26
Nork

2008ko azaroaren 24ko udalbatzarrean udal langileen zerendan aldaketak egiteko udalbatzak hartutako erabakia legez kanpokoa dela ebatzi dute epaileek. Bi sententzia emon dira horren gainean, bi salaketari erantzunez, eta biek gauza bera ebatzi dute: erabakia negoziazio mahaia osatu barik hartu zuela udalak; beraz, ez zuela legezko prozedura bete.

Irakurri gehiago

Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatuko du Gernikako Udalak

Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatuko du Gernikako Udalak

Garoñako zentral nuklearra ixteko eskatuko du Gernika-Lumoko Udalak, atzoko osoko bilkuran hori exijitzen zuten bi mozio onartu ostean. Bai Bilduk eta baita EAJk atzoko osoko bilkuran aurkeztutako mozioak onartu zituen udalbatzarrak.

Irakurri gehiago

Isasi eta Urresti irabazle musean

2012/01/26
Nork
Isasi eta Urresti irabazle musean

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten lau bikotek joan den zapatuan, Bermeoko Bolatoki tabernan. Horietatik, Joseba Andoni Isasik eta Iñigo Urrestik osatutako bikoteak lortu zuen Bizkaiko kanporaketarako txartela. Uste zutena baino jende gutxiagok parte hartu zuela aipatu dute antolatzaileek, zortzi bikotek parte hartzea espero [...]

Irakurri gehiago

Zapatu Latinorako prezio bereziez baliatzeko azken eguna da bihar

Beste batez, Zapatu Latinoa egingo dute Bermeoko kasinoan. Otsailaren 10ean eta 11n tailerrak emongo dituzte zenbait irakaslek; besteak beste, salsa, rumba afrokubatarra, bachata eta cha cha cha dantzak irakatsiko dituzte. Egun horretarako antolatu dituzten tailerretan eta jaian parte hartu gura duenak gaur izango du prezio [...]

Irakurri gehiago

XX. mendeko arropak egiteko tailerrak, laster

2012/01/26
Nork

1912ko abuztuaren 12an Bermeok bizi izandako galernaren mendeurrenaren harira, hainbat jarduera izango Bermeon, Kultura Sailaren eskutik; horien artean, esaterako, garai hartako jantziak egiteko tailerra. Oraindik zehazteke dute tailer hori noiz izango den, lehenago zenbat lagunek parte hartuko duten jakin gura dutelako. Hori dela eta, izena [...]

Irakurri gehiago

Urbietan emon behar dute lehenengo pausoa Gernika-Lumoko basurdeek

2012/01/26
Nork
Urbietan emon behar dute lehenengo pausoa Gernika-Lumoko basurdeek

Eskualdeko errugbi zaleentzat egun handia izango da biharkoa. Gernika-Lumoko basurdeek Errege Kopako finalaurrekoetako joaneko partida jokatuko dute Urbietako zelaian, eta gainera, derbi bati egin beharko diote aurre. Izan be, Bizkaia Gernikaren aurkaria Ampo Ordizia (Gipuzkoa) izango da. Jorge Gimenez basurdeen entrenatzaileak jakinarazi duenez, “ilusioz gainezka, [...]

Irakurri gehiago

Aritz Aranburuk irabazi du Mundakako surf online txapelketa

2012/01/25
Nork
Aritz Aranburuk irabazi du Mundakako surf online txapelketa

Mundakako Udalak eta Surf Taldeak antolatutako Mundakako I.Surf on line txapelketak baditu saridunak; hain zuzen be, Aritz Aranburu, Iker Fuentes eta Txaber Trojaola surflariek jaso dituzte lehen, bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Surflariak ez ezik, horiek grabatzen aritu diren kameralariak be saritu dituzte. Gaur [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Jan Niemand posted a tweet:   duela 1 ordu, 7 minutu · Ikusi

    “@javisdel: http://t.co/Sx4AgEZL” #berriketan


  • Jan Niemand posted a tweet:   duela 1 ordu, 10 minutu · Ikusi

    #Egunon! 5.5eko lurrikara, nork behar du iratzargailua? #iratzargailunaturala #berriketan


  • berria-(e)k beste sarrera bat idatzi du: EAk instituzioetan bi maila baino ez ditu nahi: "Nazionala eta lokala"   duela 1 ordu, 33 minutu · Ikusi

    Pello Urizar idazkari nagusiak euskal erakundetze eredua aldatu beharra dagoela adierazi du.


    • Abatarreko irudia
      Aitzol Azurtza · Orain dela 1 ordu, 33 minutu

      Iruditzen zait Carlos Garaikoetxeak, orain hogeita hamar urte inguru, antzeko zerbait proposatu zuela, esanez Euskal Autonomia Erkidegoa bezalako lurralde txiki (7.233 km2) eta biztanlego urriko batek (bi milioi eta berrehun mila biztanle inguru, Europako hiri askok baino biztanle gutxiagokoa) eskualde mailako lau administrazio edukitzeak (Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiak) ez zuela zentzurik eta berak Foru Aldundiei ahalik-eta eskuduntza gutxien ematea proposatu zuen, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzar sendoagoen mesedetan. EAJak probintzia mailan interes handiak zituenez ez zuen Garaikoetxearen tesia onartu eta hala bukatu zuen lehendakari-ohiak Axuriaeneatik kanporatua… Ia hogeitamar urte beranduago Garaikoetxearen tesiak gaurkotasun handia du, administrazioen eskuduntzak errepikatuz dirua barra-barra xahutzen delako.

  • Gurutze Izagirre-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 ordu, 8 minutu · Ikusi

    Gantzarainek biharko egunkarirako idatzi duen Jiran gogoeta polit batera gonbidatzen gaitu: ”Mundua euskaraz dakarren egunkari bat leitzea dauka orain” (bere amaz ari da).


  • Ana Oramas Coalicion Canariako diputatuak jakinarazi du hori kontatu diola. Nafarroan %15 lortzetik %0,14ra geratu zelako utzi zuen Kongresuko Mahaiak talderik gabe koalizioa.


    • Abatarreko irudia
      Sugar · Orain dela 11 ordu, 45 minutu

      Nola fidatuko da inor hauetaz? Nolatan dute inungo aurpegirik besteei ezer exijitzeko?
      Argi zegoen Amaiurrek talde propioa izan behar zuela, argi zegon PPk egindakoa ez zala bidezkoa, baina legeak horrelako injustizia ahalbidetzen ditu.
      Raxoi Laburra I ez du asko iraunduko bpterean baina bitartean ahal duena egingo du izorratzeko. Euskadirekin arreta desbideratzeko daukan aitzakia behin eta berriro erabiliko bait du.
      Independentzia da bide bakarra, hauekin pikutara goaz guztiok.

    • Abatarreko irudia
      Josu Zabaleta · Orain dela 7 ordu, 40 minutu

      Ez, ez, kontua etzan ditxosozko %0.14 hori, horrela balitz PPk %100-ean arrazoi edukiko luke. Gauzak artikulu honetan azaltzen dira tajuz:

      http://www.elpais.com/articulo/opinion/Amaiur/tiene/derecho/elpepiopi/20111222elpepiopi_5/Tes

    • Abatarreko irudia
      Ioritz Iglesias Urkia · Orain dela 3 ordu, 11 minutu

      Espainiar hauteskundeetara presentatu, euren legeak onartu eta gero, emaitza bezala lortuta talde propioa hauek ere kendu. Eta oraindik ere madrilen presentatzen dira? Zer demontre uste dute lortuko dutela han? Zubia? Ze zubi? Gure Estatua ez da Madrilen egiten eta euren esaten dutenari eta inposatzen digutenari men egiten. Oraindik ez da berandu, Amaiur (izena gehio joditu baino lehen) egiezue planto kongresuan dauden terrorista guzti horiei, bere legeek eta ekintzen sortzen dute herri honetan benetako samiña, ez parte hartu hurrengoan. PPri zeozer eskatzean dago arazoa, ez haiek ez ematean, funtsa eta sintomak desberdindu behar dira.